Itxi

Beste kirolak

Erandion

Bi idi dopinaren ondorioz hil zirela baieztatu dute

Erredakzioa

Analisien arabera, dopatzeko substantziak eman zizkieten idi-proba batean horien errendimendua hobetzeko.

  • Idi-proba

    Idi-proba. Argazkia: artxibokoa

Duela hilabete bi idi hil ziren aldi berean Erandion, idi-apustu batean parte hartu behar zutenean. Analisien arabera, dopatzeko substantziak eman zizkieten proba horretan horien errendimendua hobetzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak baieztatu duenez, Erandio Goikoa auzoko Andra Mari jaietan idi-dema batean parte hartu aurretik hil ziren biak.

Abeltzainak 1.500 eta 15.000 euro arteko isuna jaso dezake, animaliak babesteko legean ezarritakoaren arabera, arau-hauste oso larria baita animaliak dopatzea lehiaketaren batean emaitza hobeak lortzearren.