Beste kirolak
KEN Hana Bank txapelketa
Carlota Cigandak LPGAko bere lehen txapelketa irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Iruindarrak Alison Lee liderrarengandik bost kolpera hasi zuen azken txanda eta, ondoren, nagusitu egin zitzaion berdinketa-haustekoan.
-
Carlota Ciganda. Argazkia: EiTB.
Carlota Ciganda KEN Hana Bank LPGAko txapelketan gailendu da, Incvheon, Hego Korean. Nafarra Alison Lee gainditu du berdinketa hausteko txandan.
Iruindarrak Lee liderrarengandik bost kolpera hasi du azken txanda, eta, erregulartasun handiko jokoa egin ondoren, 70 kolpeko txartela aurkeztu du, aurretik izan diren aurkariekin aldea murriztuz. Azkenean, 278na kolpe egin ditzute Cigandak eta Leek, eta berdinketa hausteko txandan nafarra gailendu da.
Azken sailkapena
.1. Carlota Ciganda (ESP) 278 (69+70+69+70) (-10)
.2. Alison Lee (USA) 278 (65+70+68+75)
.3. Shanshan Feng (CHN) 280 (73+69+68+70)
.+. Min-Sun Kim (CDS) 280 (72+67+70+71)
.5. Mi Jung Hur (CDS) 281 (72+72+67+70)
.+. Brittany Lang (USA) 281 (69+65+72+75)
.7. Seon Woo Bae (CDS) 282 (70+72+71+69)
.+. Karine Icher (FRA) 282 (68+70+73+71)
.+. Cristie Kerr (USA) 282 (72+65+72+73)
10. Danielle Kang (USA) 283 (73+71+70+69)