Beste kirolak
Bigarren saiakera
Txikonek Everesteko gailurrera iristeko azken saiakerari ekin dio
Erredakzioa
Alpinista bizkaitarrak astelehen honetan ekin dio munduko mendi altuenera neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzeko bigarren saiakerari.
-
Alex Txikon. Argazkia: @AlexTxikon
Alex Txikonek astelehen honetan ekin dio Everesteko gailurrera neguan eta oxigeno artifizialik gabe igotzeko bigarren saiakerari. Lemoako alpinistak espedizio honetan egingo duen azken saiakera izango da.
"Heldu da ordua. Gaurkoa egun berezia da, eta denbora luzean gogoan izango duguna. Asteazkenean saiatuko gara tontorrera iristen. Material justuarekin goaz, lo-sakurik gabe eta C4 kanpamendurako bidea ekipatuta daukagu jada. Saiakera hau azkena izango da. Badakit zaila izango dela, eta probabilitate gutxi ditugula, eguraldiaren baldintzak ez baititugu lagun", esan du Txikonek.
Hauxe da Alex Txikonek bere motxilan eramango duen materiala:
1- Haizerako betaurrekoak
2- Eguzkitako betaurreoak
3- Racetraker
4- Frontal bi
5- Polartec eskularru fin extrak
6- 3 galtzerdi pare
7- AAA litiozko sei pila
8- Zinta Amerikarra
9- C4 argiztatzeko antortxa
10- 4 eskuberogailu
11- 11 zorro eta barra energetko
12- Satelite bidezko telefonoa