Beste kirolak
Mendia
Oh Eun Sun-en balentria, berriro ere zalantzan
Erredakzioa
Korearrak Kanchenjunga igo izana zalantzan jarri du Koreako federazioak. Zapaldu ez zuela frogatzen bada Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea.
Koreako Federazioak zalantzan jarri du Oh Eun-Sunek Kanchenjunga igo izana. Haren balentria ukatu dute. Annapurnara igotzea lortu zuen korearrak apirilean eta, ondorioz, hamalau zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumekotzat jo zuten.
Edurne Pasabanek berak zalantzan jarri zuen orduan Oh Eun Sunen lana. Orain arrazoia eman diote tolosarrari Koreako mendi federaziokoek. Kanchenjunga zapaldu ez zuela frogatzen bada, Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak osatzen lehen emakumea.