Itxi

Beste kirolak

Herri Kirolak

Iker Vicentek desafio-proposamena egin dio Aitzol Atutxari

eitb.eus

ETBk jakin duenez, txapeldunordeak desafioa egin dio bost aldiz jarraian Euskal Herriko txapelduna izan den aizkolariari. 2019ko urtarrilaren 5ean jakingo dugu Atutxaren erantzuna zein den.

atutxa eta vicente

Herri Kirol zaleak zorioneko daude , urte berriak (2019ak) apustu usaina baitakarkie. Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Iker Vicentek aizkora-desafioa proposatu dio Aitzol Atutxari.

Abenduaren 24an biak batera abesten ikusi genituen ETB1eko Herri Txiki Kantari saioan. Egun bat geroago, ETBk jakin du, txapeldunordeak desafioa egin diola bost aldiz jarraian Euskal Herriko txapeldun izan den aizkolariari.

Zita 2019ko urtarrilaren 5ean izango da, 18:00etan, Tolosako Kantabriko tabernan. Egun horretan jakingo dugu Atutxaren erantzuna zein izango den, eta apusturik egongo den ala ez.