Itxi

Beste kirolak

3. jardunaldia

Partida handiak Guerreras Iberdrola Ligan

EITB.EUS

Sailkapeneko lehenengo lau taldeek euren artean jokatzen dute. ETB-k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Bera Bera vs Liberbank Gijon partida.

  • Bera Bera, EHFko partidan. EFE

    Bera Bera, EHFko partidan. EFE

Guerreras Iberdrola Ligako 3. jardunaldia jokatuko da asteburuan eta bi partida garrantzitsu daude sailkapeneko lehenengoen artean.

Alde batetik, neurketarik galdu ez duten Rocasak eta Malagak neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Super Amara Bera Berak eta Liberbank Gijonek (ETB-k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute partida hori igandean).

Bestalde, Zuazo Barakaldok lehen garaipena bilatuko du BM Granollersen kontrako neurketan.

3. JARDUNALDIA
 
Larunbata 5

18:00, Elx Mustang - BM Alcobendas
 
19:00, Aula Valladolid - Guardes

19:30, Rocasa - Málaga
 
21:00, Tenerife - BM Porriño

Igandea 6
 
12:00, BM Granollers - Zuazo Barakaldo
 
12:10, Super Amara Bera Bera vs Liberbank Gijón