Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek Espainiako Irekia irabazi du

Erredakzioa

Jon Rahm euskal golf-jokalariak 2019ko Espainiako Irekia irabazi eta txapelketa honetan iaz lortutako titulua defendatzea lortu du.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm, 2019ko Espainiako Irekiko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Jon Rahm euskal golf-jokalariak Espainiako Irekia irabazi du bigarrenez jarraian. Igande honetan garaipena lortu du 2019ko edizioan, Club de Campo Villa de Madrid zelaian. Azken jardunaldian, jaun eta jabe izan da bizkaitarra. Horrenbestez, bere kirol ibilbideko bederatzigarren titulua erdietsi du.

Bost kolpeko abantailarekin ekin dio Rahmek azken jardunaldiari, eta zortzi kolperaino ere handitu du errenta, nahiz eta azkenean bost kolpegatik lortu duen garaipena, bigarren izan den Rafael Cabrera Bellok amaiera ona eman baitio ibilbideari. Samuel del Val izan da hirugarren.

Parearen azpitik 22 kolpeko txartela lortuta amaitu du Espainiako Irekia Rahmek, txapelketaren historiako emaitza onena berdinduta. Dubairako Ibilbidearen lehen postuan kokatu da Rahm, eta 2019an lortu duen hirugarren titulua du Madrilen eskuratutakoa. Aurrez lortutako garaipenen bat defendatu ahal izatea zen Jon Rahmen helburuetako bat, eta lortu egin du igande honetan.

2019ko Esoainiako Irekiko emaitzak azken jardunaldi amaituta:

1. JON RAHM (EUS) (66 67 63 66) 262.

2. Raa Cabrera Bello (ESP) (66 65 70 66) 267.

3. Samuel Del Val (ESP) (67 65 69 68) 269.

4. Adri Arnaus (ESP) (65 66 72 68) 271.

.- Joachim B. Hansen (DIN) (69 69 67 66) 271.

.- Jeff Winther (DIN) (70 69 69 63) 271.

7. Sergio Garcia (ESP) (69 69 69 65) 272.

.- Justin Harding (RSA) (69 72 64 67) 272.

.- Masahiro Kawamura (Japan) (70 67 68 67) 272.

.- Zander Lombard (South Africa) (67 67 69 69) 272.

.- Jason Scrivener (AUS) (67 68 68 69) 272.