Itxi

Beste kirolak

3. jardunaldia

Bera Berak eta Rocasak, hirutik hiru

eitb.eus

Jokatutako hiru partidak irabazi dituzte bi taldeek, Zuazo Barakaldok, bestalde, oraindik ez du garaipenik lortu.

  • Zuazok ez du oraindik garaipenik

    Zuazok ez du oraindik garaipenik

Asteburu honetan Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldia jokatu da.

Partida interesgarriak zeuden jokoan, lehenengo lauren artean jokatzen baitzuten, eta bertan Super Amara Bera Berak eta Rocasak irabazi eta lidergoan daude orain bi taldeak.

Beste alde batetik, Barakaldo Zuazok ez du oraindik garaipenik lortu, baina Granollersen kontrako neurketan partida ona egin zuten nahiz eta 36-32 galdu.

3 JARDUNALDIA

Rocasa KH 32-23 Malaga
Valladolid 27-26 At. Guardes
Granollers 36-32 BM Zuazo
Elx Mustang 26-18 Alcobendas
Bera Bera 31-21 BMC Gijon
S. Tenerife 24- 24 Porriño