Itxi

Beste kirolak

33-32

Garaipena ez da nahikoa izan eta agur esan behar izan dio Bera Berak Europari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde gipuzkoarrak erronka garrantzitsuari egin behar izan dio aurka EHF Kopan Corva Brasov taldearen aurka, izan ere, joanekoan bost goleko aldearekin galdu zuen eta ezin izan du markagailua irauli.

  • Super Amara Bera Bera

    Super Amara Bera Bera

Super Amara Bera Berak irabazi egin du Brasoven aurkako EHF Kopako partida, hala er,e garaipena ez da nahikoa izan eta agur esan behar izan dio Europari. Izan ere, joaneko partidan bost goleko aldearekin riabazi zuen talde errumaniarrak, eta, hortaz, Bera Berak sei goleko aldearekin irabazi behar zuen, gutxienez. Tamalez, ez du lortu, eta gol bakarraz irabazi du (33-32).

Donostiarrek ondo heldu diote partidari, urduritasunak askorik lagundu ez dien arren. Talde errumaniarreko jokalariak gogorrak dira eta lanak izan dituzte donostiarrek aldeari eutsi eta irabazi ahal izateko.

Brasoven defentsak norgehiagoka baldintzatu du, nahiz eta Bera Berak erasoan ere aukerak landu dituen.

Imanol Alvarezen jokalariek ez dute amore eman eta nahiz eta Europan jarraitzeko txartela ez lortu, garaipena erdietsi dute Gascan, afizioaren babesa eskertuz.

Fitxa teknikoa:

Bera Bera: Castellanos, Etxeberria (1), Oliveira Fernandes (3), Teres (2), Arderius (5), Cesareo (1), Gil (2), Arrojeria (2), Cardoso (10), Larrañaga, Pizzo (2), Menendez, Boada (5).

Corona Brasov: Hosu, Ciuciulete (2), Buceschi (3), Laslo (3), Neagu (5), Bucur, Nolevska, Gomes (3) Lopataru, Pavicevic (2), Gogirla, Popescu, Bazaliu (5), Tirca (9), Timosenkova

Epaileak: Lidack eta Lesiak (Polonia).