Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa Irunek Txapeldunen Ligako hurrengo fasera sailkatzea lortu du

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak garaipena lortu du Cocksen aurka (18-28) Finlandian, eta final-zortzirenetara sailkatzeko atariko kanporaketa jokatuko du.

  • Bidasoa Irun. Argazkia: EiTB

    Bidasoa Irun taldeko jokalariak, Cocksi irabazi ostean. Argazkia: EiTB

Bidasoa Irunek garaipena lortu du Cocksen aurka (18-28) Txapeldunen Ligako multzoen faseko 8. jardunaldian, eta talde gipuzkoarrak sailkapena lortu du final-zortzirenetan egon ahal izateko atariko kanporaketa jokatzeko.

C multzoko liderra da Bidasoa 14 punturekin, eta hiru puntu ateratzen dizkio bigarren den Sporting Portugali. Hirugarren den IK Svahofek, HC Eurofarm Rabotniken kontra galdu izanak (32-31) eragin du euskal taldearen sailkapena matematikoa izatea. Sporting izango da irundarren hurrengo aurkaria, 9. jardunaldian.

Ondo ekin dio neurketari Bidasoak, 0-3ko partzialarekin. Ondoren, hiru goleko abantaila mantentzen joan da, lehen zatiaren azken txapan lau goleko errenta (7-11) eskuratu duelarik. Hala ere, talde finlandiarrak gol bat sartu du atsedenaldira iritsi orduko, eta gipuzkoarrak hiru goleko abantailarekin joan dira aldageletara (9-12).

Bigarren zatiko lehen bost minutuetan, bi puntura gerturatu da Cocks (13-15), baina pixkanaka Bidasoa nagusitzen hasi da, eta abantaila handitzen joan da, norgehiagokako 50. minuturako 10 goleko errenta erdietsi duelarik (16-26). Azken txanpan, euskal taldeak ez du estuasunik pasa, eta irabazle atera da (18-28).

Partidako fitxa:

18 – Cocks (9+9): Shitsko (a), Lukyanchuk (1), Syrjälä, Memic, Tamminem (5, 2p), Nenita (3), E. Semenov (1) –hasierako taldea–, Markelav (o.a.), Kreicbergs (1), Zuparijac, Rönnberg, Y. Semenov (4), Puljizovic eta Gugleta (3).

28 – Bidasoa-Irun (12+16): Ledo (a), Cavero (3), Orbovic (2), Zabala (1), E. Salinas (1), De la Salud (3), Renaud-David (7) –hasierako taldea–, Rangel (o.a), Crowley (1), Odriozola (25, 2p), Serrano (3), Barthe, Azkue, Tesoriere, Da Silva eta Seri.

Emaitza bost minutuero: 0-2, 1-4, 3-6, 5-7, 6-9, 9-12 (atsedenaldia); 12-15, 13-17, 15-21, 16-25, 17-27 eta 18-28 (amaiera).

Epaileak: Manea eta Iliescu (Errumania). Cocks taldeko jokalariak diren Memic, E. Semerov, Lukyanchuk, Y. Semenov eta Puljizovic kanporatu ditu, baita Seri Bidasoako jokalaria ere.