Beste kirolak
MOTOZIKLISMOA
Behin behineko zigorra Andrea Iannonerentzat
Agentziak | Erredakzioa
Positibo eman du Malaysiako Sari Nagusian egindako orina azterketan.
-
Andrea Iannone (EFE)
Aprilia taldeko Andrea Iannone MotoGPko pilotuari behin behineko zigorra ezarri dio Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak.
Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak azaroan Malaysiako Sari Nagusian egindako orina azterketan debekatuta dagoen sustantzia aurkitu diote italiarrari.
30 urteko pilotuak, eta Aleix Espargaroren taldekidea Aprilia Racing Team Gresinien taldean, zehaztuta ez dagoen sustantzia batengatik eman du positibo.
Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak Iannoneri jakinarazi dio ezin duela parte hartu edozein lasterketetan dena argitu arte. Pilotuak aukera du beste analisi bat eskatzeko.
Vaston jaiotako italiarrak bere zazpigarren MotoGPko munduko txapelketa jokatu du aurten hamalaugarren postua erdietsiz. 43 puntu besterik ez ditu lortu eta bere posturik onena Australian lortutako seigarrena izan da.