Beste kirolak
Zortzigarren mendirik altuena
Juanito Oiarzabal Manaslura joango da irailan
Erredakzioa
Irailaren 3an hasiko du gasteiztarrak espedizioa, hamalau zortzimilakoak birritan igotzeko erronkan.
-
Juanito Oiarzabal. Argazkia: EITB
Manaslu mendia izango da Juanito Oiarzabalen hurrengo erronka. Arabarrak irailaren 3an hasiko du espedizioa, zortzimilakoak birritan igotzeko erronka lortzeko asmoarekin.
Munduko zortzigarren mendirik altuela da Manaslu, 8.156 metroko altuerarekin. Oiarzabal bakarrik joango da Himalayara, Silvio Mondinelli italiarrak gidatutako espedizioaren barnean.
40 eguneko espedizioaren helburua, “urriko lehen astean” gailurrera heltzea da. Azken espedizioan (Lhotse) Oiarzabalek kolapso bat izan zuen nekeagatik eta Katmanduko ospitalean egon behar izan zen atseden hartzen.