Itxi

Beste kirolak

Ofiziala

Fernando Alonso Bat Formulara bueltatuko da, Renault taldearekin

eitb.eus

2018an izan zen bere azken urtea, guztira hamazazpi denboraldi eman zituen F1ean.

  • Fernando Alonso

    Fernando Alonso

2021ean Fernando Alonso Bat Formulara bultatuko da Munduko Txapelketan parte hartzeko.

Frantziako Renault taldearekin izango da, 2005ean eta 2006ean munduko txapeldun bilakatu zen talde berarekin.

Asturiaseko pilotuak 2018n utzi zuen Bat Formula hamazazpi denboraldi eta gero; guztira bi titulu erdietsi zituen, 32 zirkuitutan garaipena lortu, 22 pole egin eta 97 podio.

McLaren taldean izango den Daniel Ricciardo ordezkatuko du Alonsok.