Itxi

Beste kirolak

Bat Formula

Sebastian Vettel Aston Martin taldean izango da 2021an

Agentziak / Erredakzioa

Talde britainiarrak debuta egingo du Bat Formulan eta proiektu berria martxan jarri du alemaniarraren fitxaketarekin.

  • Sebastian Vettel, Singapurren lortutako garaipena ospatzen. Artxiboko irudia: EFE

    Sebastian Vettel, Singapurren lortutako garaipena ospatzen. Artxiboko irudia: EFE

Sebastian Vettel, Bat Formulan lau aldiz munduko txapeldun izandako pilotua, Aston Martin taldean lehiatuko da 2021eko denboraldian.

Talde britainiarrak debuta egingo du Bat Formulan. Proiektu berriak duen anbizioaren isla da, beraz, pilotu alemaniarraren fitxaketa.

Vettelek 53 Sari Nagusi irabazi eta 67 podio lortu ditu bere ibilbide profesionalean. Garaipen horiek Bat Formulako pilotu hoberenen artean kokatzen du alemaniarra.