Beste kirolak
9.8279 puntu
Jon Rahmek lider jarraitzen du
EITB Media
Barrikakoak zortzi estatubatuar jarraian ditu sailkapen nagusian atzetik.
-
Jon Rahm. EFE
Jon Rahmek Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi eta gero berreskuratu zuen munduko sailkapeneko lehen postua aurreko astean.
Barrikakoak 9.8279 puntu ditu, eta adierazgarria da lehenengo hamarren artean zortzi estatubatuar daudela; Johnson bigarren (9.6104) eta Justin Thomas hirugarren (7.9417). 10 jokalari onenen zerrenda horretan, Rory McIlroy ingelesa da AEBkoa ez den bestea.
Sailkapenean hainbat gorabehera izan dira. Travelers txapelketan nagusitu den Harris English 19. postutik 12.era igo da, eta europar zirkuituan Munichen irabazi duen Viktor Hovland norvegiarrak 14. postuan dago.
Abraham Arcer mexikarrak hiru postu egin ditu gora, eta 20 onenen artean sartu da.