Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Sharapovak finala jokatuko du Kvitovari finalerdietan irabazita

Erredakzioa

Victoria Azarenka izango du aurkari Australiako Irekiko final handian. Bielorrusiarrak garaipena lortu du Kim Clijsters belgikarraren aurka.

  • Maria Sharapova. Argazkia: EFE

    Maria Sharapova. Argazkia: EFE

Maria Sharapova tenislari errusiarrak Australiako Irekiko finalerako txartela lortu du Petra Kvitova txekiarra hiru setetan mendean hartuta (6-2,3-6 eta 6-4). Partida oso gogorra izan da, baina azkenean, jokalari errusiarraren esperientzia erabakigarria izan da finalera heltzeko

Australiako Irekiko finala Maria Sharapovak eta Victoria Azarenkak jokatuko dute. Azarenkak Kim Clijsters kanporatu zuen txapelketako beste finalerdian 6-4, 1-6 eta 6-3ko emaitzarekin. Finala irabazten duenak rankingeko bat zenbakia eskuratuko du.