Itxi

Beste kirolak

TOKIO 2020

Teresa Errandonea, Jokoetatik kanpo lehen txandan

EITB MEDIA

Irundarrak, 100 metro hesietako Espainiako txapeldunak, ez du finalerdietan izateko sailkapena lortu.

1:36
Teresa Errandonea, Basque Teameko kirolaria

Teresa Errandonea gipuzkoarra lehiaketatik kanpo geratu da Tokioko Olinpiar Jokoetako 100 metro hesietako lehen kanporaketan.

Bigarren kaletik, pistaren ezkerraldeko muturrean, Errandonea seigarren sailkatu da bere txanda, 13.15eko denborarekin, baina marka hori ez da nahikoa izan berraukerako lau tokietako bat lortzeko.

Teresa Errandoneak, bilakaera itzela euki baitu azken hilabeteetan, baina gaur ezin izan da 100 metroko hesi lasterketan Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdietan sartu.
 
Irungo atleta ilusionatuta agertu da Jokoetan bere debuta egin duelako, baina lasterketa hobea egiteko ametsa zuen. "Triste nago finalerdietan egon behar nuelako, baina ez dut dena ematea lortu", adierazi dio lasterketa amaitu ostean.

Proban egindako 13.15eko marka ez da nahikoa izan finalerdietara sartzeko, baina bai, ordea, Teresak lor dezakeen 13.04koa: "Min ematen du ikusteak 13.04koa sailkapenerako baliagarria izan dela, uste dut honetarako balio dudala, baina orain min ematen dit", adierazi du gipuzkoarrak.

Lasterketaren hasiera ona izan da, baina Teresak aitortu du hirugarren hesitik aurrera maila emateari utzi diola eta aurrera egitea kosta egin zaiola.

Lasterketak zapore mingotsa utzi dio gipuzkoarrari, baina, aldi berean, denboraldi osoan erakutsitako erregulartasunagatik eta bere debut olinpikoagatik pozik dagoela adierazi du: "Oso pozik nago hemen korritu izanagatik. Pena da ezin dugula estadioa beteta eduki".

Orain, Ramon Cid entrenatzailearekin batera, proba aztertzeko eta akatsak zuzentzeko garaia da, Teresak oso argi baitu 2024an Parisen lehiatu nahi duela. "Hiru urte besterik ez dira geratzen", esan du irribarretsu.