Itxi

Beste kirolak

Golfa

Henri urakanak Jersey Cityko torneoa atzeratu du, Rahm lidergoan dela

EITB MEDIA

Igandean atsedena hartu eta astelehenean ekingo diote The Northern Trusteko lehiaketari.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

The Northern Trust txapelketako azken erronda jokatzeko dago. Henri urakanak Jersey Cityko torneoa egun bat atzeratzea eragin du Jon Rahm eta Cameron Smith australiarra lehen postuan direla.

Liberty National Golf Clubeko ibilbidea zorionez ez du guztiz jo urakanak, baina horrek uzi dituen euriteak torneoa atzeratzera behartu ditu antolatzaileak.

Rahm eta Smith lehen postuan daude, 197 kolperekin (16 kolpe parretik behera), eta hirugarren tokian, kolpe bakar batera, Erik van Rooyen hegoafrikarra dago.

Hirugarren txanda hasi baino lehen hartu zuten PGA Tourreko arduradunek azken itzulia atzeratzeko erabakia, ikusleentzat eta langileentzat arriskutsua izan zitekeela iritzita.

Larunbatean jokatzeko moduan zegoen, baina igandean atsedena hartu eta astelehenean ekingo diote lehiaketari.