Itxi

Beste kirolak

Jersey City (AEB)

Jon Rahm, hirugarren The Northern Trust txapelketan

EITB MEDIA

Finau estatubatuarrak erdietsi du garaipena Smithekin zuen berdinketa azken zulo batean hautsi eta gero.

1:13
Finau izan da garaile Northern Trust torneoan

Tony Finau estatubatuarrak irabazi du Jersey Cityn jokatutako The Northern Trust torneoa. Berdinketa hausteko jokatutako azken zuloan Cameron Smith australiarra gainditu behar izan du txapelketa erdiesteko.

2016tik PGA Tourrean lortu duen lehen garaipena da, urte hartan Puerto Ricoko Irekian onena izen zen. Finauk 264 kolperekin amaitu du, 20 par azpitik. Azken itzulian 65 behar izan ditu, -6 par azpitik.

Jon Rahm bizkaitarrak, bestalde, 70 kolpe azpitik amaitu du egun guztietan, baina ez da nahikoa izan garaipena eskuratzeko. Hirugarren amaitu du Barrikako golf-jokalaria 266ko txartelarekin amaituz (-18 par azpitik). Azken egunean, Henri urakanagatik atzeratu behar izan den azken jardunaldian, 69 kolpe behar izan ditu Rahmek (4 birdie eta 2 bogey ginez).

Alex Noren suediarra eta Tom Hoge eta Justin Thomas estatubatuarrak laugarren izan dira 266 kolperekin, -15 par azpitik.