Itxi

Beste kirolak

GOLFA: BMW CHAMPIONSHIP

Cantlay, garaile; Rahm, bederatzigarren

EITB MEDIA

Bikain hasi zuen lehiaketa lehen egunean Barrikakoak, lider jarrita, baina azkenean atzera egin du sailkapenean.

0:32
Cantlay, onena BMW Championship txapelketan

Patrick Cantlay estatubatuarrak irabazi du PGA Tourreko BMW Championship txapelketa.

Txapelketa eskuratzeko berdinketa apurtu behar izan du Bryson DeChambeau herrikidearen aurka, eta horretarako 6 zulo jokatu behar izan dituzte.

Lehia itzela izan dute biek, eta 18. zuloan Cantlayk birdiea lortu du sei metroko putt baten bitartez. Gainera, garaipen honi esker Ameriketako Estatu Batuetako Ryder Kopako seigarren eta azken tokia bereganatu du.

Jon Rahmek bederatzigarren amaitu du txapelketa. Bikain hasi zuen lehiaketa lehen egunean lider jarrita (70 kolpe, -2), baina azkenean 270 kolpeko txartela (-18) aurkeztuta, Abraham Ancer mexikarrarekin eta Alex norvegiarrarekin berdinduta bukatu du.