Itxi

Beste kirolak

Txapeldunen Golf Txapelketa

Cameron Smith, irabazle Hawaiin; Jon Rahm, bigarren

EITB Media

Barrikako golf jokalariak munduko sailkapeneko lehen postuan jarraituko du.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

Cameron Smith australiarrak irabazi du Kapaluako (Hawaii) Txapeldunen Golf Txapelketa, azken egunean Jon Rahm kolpe batera utzita.

Smithek 258 kolpe behar izan ditu guztira ibilbide guztiak amaitzeko, 34 kolpe par azpitik; Barrikakoak kolpe bat gehiago behar izan du (259), eta Matt Jonesek hirugarren postua erdietsi du, 260 kolperekin.

Zaleek asko gozatu dute, batez ere Smithen eta Rahmen erakustaldiari esker. Berdinduta heldu dira azken egunera, eta par azpitik inoiz egin den marka onena jarri du, kolpe batengatik (bizkaitarrak aurretik zegoen marka berdindu du). Pat Perezek zuen orain arteko markarik onena, 2009an Bob Hope Classic torneoan errekorra ezarri zuenetik.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Jon Rahmek lehen postuan jarraitzen du, eta Collin Morikawa estatubatuarra dago bigarren. Azken honek txapelketa honetan lehen postura igo nahi zuela adierazi zuen, baina ez da fin ibili asteburu osoan.