Itxi

Beste kirolak

EHF-REN EUROPA LIGA

Füchse Berlin-Bidasoa Irun partida, gaur, zuzenean, eitb.eus eta ETB4n

EITB MEDIA

Euskaldunek talde alemaniarrari egingo diote bisita EHF-ren Europa Ligako multzoen faseko zortzigarren jardunaldiko partidan.

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun. Argazkia: EITB MEDIA

Bidasoa Irunek Füchse Berlinen aurka jokatuko du gaur, otsailak 22, EHF-ren Europa Ligako multzoen faseko zortzigarren jardunaldiko partida Alemanian. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus eta ETB4n 18:45ean.

Talde iruindarrak partida zaila du lehiaketa irabazteko faborito nagusienen aurka; izan ere, jokalarien egoera fisikoa nahiko larri dago.

Jon Azkueren, Rodrigo Salinasen, Adrian Sanchezen eta Kauldi Odriozolaren faltan joango da taldea Berlinera. Azken honek arazo muskular txiki bat izan zuen kuadrizepsean Bartzelonaren aurkako partidan. Bidasoa Irunek ez du zumaiarra behartu nahi izan, are gehiago ostegunean taldeak Sacyr Asobal Ligako jardunaldi berri bat jokatuko duela kontuan hartuta.

Final-zortzirenetarako sailkapena matematikoki lortzeko aukera du Bidasoa Irunek. Horretarako, Tatran Presovek Orlen Wisla Plocken aurka galdu beharko luke bihar, eta Pfadi Winterthurrek Fenix Toulouseren aurka.