Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Joseba Rodriguezek kontratua berritu du ZEV Zuazorekin

Agentziak | EITB Media

Zubileta Evolution Zuazo taldeak adierazi du akordio batera iritsi dela Joseba Rodriguezekin. Entrenatzaile bizkaitarrak bere bosgarren denboraldia emango du Barakaldoko taldean.

  • Joseba Rodriguez, ZEV Zuazo taldeko entrenatzailea. Irudia: @CbmZuazo.

    Joseba Rodriguez, ZEV Zuazo taldeko entrenatzailea. Irudia: @CbmZuazo.

ZEV Zuazo taldeak mailari eustea lortu du, eta ligako etenaldi honetan, zuzendaritzak konfirmatu du Joseba Rodriguezi kontratua beste denboraldi baterako luzatu diotela

Barakaldoko taldeak adierazpen baten bidez aipatu duenez, klubaren erabakia "egungo lan-ildoa sendotzearen aldeko apustu garbia da". Bai entrenatzaileak bai klubeko zuzendaritzak eraikitako basea hobetzen jarraitu behar dutela uste dute. 

"Denboraldi honetan egiten ari garen lana nabaritu da zelaian. Benetako hobekuntza erakutsi du taldeak, eta uste dut hemen geratzeko garaia dela, aurrera egiten jarraitzeko", esan du entrenatzaileak. 

Lehen Mailan jarraitzeko txartela eskuratuta, Rodriguezek esan du bere jarraipenarekin taldeak gauza handiak egin ahal dituela.

"Gure hurrengo helburua erregulartasuna lortzea da, eta talde onenen aurrean puntuak eskuratzea. Ondo legoke Erreginaren Kopako azken faseetara berriro heltzea ere", azpimarratu du.