Beste kirolak
NATURGAS/BBK NUPTSE 2012
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, ezin gailurrera iritsi
Erredakzioa
Haizearen indarrak Nuptseko tontorrera iristea eragotzi dio espedizioari. "Ondo gaude, baina deshidrataturik", adierazi du Juan Vallejok. Kanpamendu basera itzultzen saiatuko dira bihar.
-
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza. Argazkia: Bat Basque Team
7.100 metrotara atseden hartzen ari dira momentu honetan Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Nuptseko tontorrera iristeko saiakera eginda. Hamalau orduko ibilbidea egin dute, baina haize boladek ez diete gorantz jarraitzen utzi.
Espedizioko kideek esan zuten bezala, arazoak asteazkenean heldu zitezkeen, gailurrera iristea espero zuten egunean, iragarpenen arabera tontorrean (7.861 metro) 70 kilometro orduko haize boladak espero baitziren. Prebisioak egia bihurtu dira, eta ezin izan dira Nuptseko gailurrera iritsi.
"Ondo gaude, baina deshidrataturik. uste baino egun gogorragoa izan du", adierazi du Juan Vallejok hamalau orduko ibilbide gogorra egin ondoren. Kanpamendu basera itzultzen saiatuko dira bihar.