Alaves
Fitxaketa
Alavesek Raul Fernandez atezaina fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
EITB
Atezain bilbotarra Mirandesetik iritsi da Gasteizko taldera; 2024-25 denboraldian, EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu zuen. Raul Fernandezek 37 urte ditu, eta 2010-11 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Athleticen zebilela.
-
Raul Fernandez Mirandesetik iritsi da Alavesera. Argazkia: Europa Press.
Alavesek Raul Fernandez atezaina fitxatu du, 2025-26 denboraldirako, Gasteizko klubak astelehenean iragarri duenez. Atezain bilbotarra Mirandesetik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu zuen, Mirandesekin. Raul Fernandezek 37 urte ditu, eta 2010-11 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Athleticen zebilela; izan ere, talde zuri-gorriaren harrobian hazi zen jokalari gisa.
2022-23 denboraldian, Bigarren Mailako Zamora saria bereganatu zuen, Granadan zebilela. Guztira, Estatuko bi maila nagusietan, 243 partida jokatu ditu. Athleticen, Granadan eta Mirandesen ez ezik, Valladoliden, Levanten eta Las Palmasen ere aritu da.
Alevesek espero du atezain bizkaitarrak "esperientzia eta segurtasuna" ekartzea Chacho Coudetek entrenatzen duen taldeari.

