Alaves
Agurra
Panichellik Estrasburgon jokatuko duela adierazi du Alavesek
EITB
Panichellik ez du lortu Lehen Mailan talde babazorroarekin golik sartzea.
-
Joaquín Panichelli. Argazkia: Alaves.
Alavesek Joaquin Panichelli aurrelari argentinarra Estrasburgora eskualdatu duela baieztatu du igande honetan, 16 milioi euro baino gehiagogatik.
Panichellik ez du lortu Lehen Mailan talde babazorroarekin golik sartzea.
2023ko urtarrilean iritsi zen Arabako taldera, eta filialean aritu zen. Maila gorenera azken igoera lortu zuen taldeko kide izan zen, belaunean lesio larria pairatu zuen batean.
Argentinarraren unerik onena Bigarren Mailan eman zen, Mirandesen utzita jokatu zuenean.

