Itxi

Alaves

Valentziaren aurka

Alavesek denboraldiko lehen porrota jaso du (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean Valentziaren alde adierazitako penaltiak punturik gabe utzi ditu arabarrak. Laguardia (bere atean), Toquero eta Parejo (penaltiz) izan dira golegileak.

  • Femenia eta Almeida. Argazkia: Efe.

    Femenia eta Almeida. Argazkia: Efe.

Valentzia 2-1 gailendu zaio Alavesi euskal taldeak bere atean egindako golari eta epaileak partida amaitzeko bost minutu falta zirenean adierazitako penaltiari esker. Valentziarren lehen garaipena eta arabarren lehen porrota da Ligan.

Alaves hobea izan da lehen zatian, baina, atsedenaldiaren ostean, valentziarrek aurrera egin dute, eta ez die aukerarik eman gasteiztarrei. Ondorioz, hiru puntuak Mestallan geratu dira.

Lehen laurdenaren ostean, Pellegrinoren taldeak zelai erdiko jokoaren kontrola hartu du, eta gauzak asko zaildu dizkie etxekoei.

Arabarrak ondoen ari zirenean, Laguardiak gola egin du, bere atean, eta valentziarrak aurretik jarri ditu markagailuan. Erdiraketa Gayak egin du, Laguardiak buruz eman dio baloiari, eta bere atean sartu du.

Berdinketa ere, burukada baten ondorioz etorri da. Toquero izan da gasteiztarren golegilea atsedenaldiaren atarian.

Bigarren zatia

Bigarren zatian, Valentzia gogotsu atera da, eta sarritan hurbildu da Pachecoren arearen ingurura. Alavesek, berriz, oztopo ugari izan ditu lehen zatiko jokoa egiten jarraitzeko.

Partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, Bakkali area barruan erori da, Llorenteren aurrean, eta epaileak penaltia adierazi du. Alaveseko jokalariek protesta egin dute, baina alferrik. Parejok jaurti du penaltia, eta garaipena eman dio bere taldeari: 2-1.

 

Fitxa teknikoa:

2 - Valentzia: Diego Alves, Montoya, Santos, Mangalá, Gayà, Enzo Pérez, Medrán (Cancelo, 67. min), Parejo, Nani, Munir (Bakkali, 82. min) eta Rodrigo (Santi Mina, 46. min).

1 - Alaves: Pacheco, Kiko Femenía, Alexis, Laguardia, Theo Hernández, Llorente, Torres, Krsticic (Camarasa, 61. min), Katai (Ibai Gómez, 71. min), Toquero eta Deyverson (Santos, 85. min).

Golak: 1-0, 28. min: Laguardia (bere atean). 1-1, 44. min: Toquero. 2-1, 87. min: Parejo (penaltiz).

ejo (penaltiz).