Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Zigor handiegia Alavesentzat (1-4)

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek partida ona jokatu dute Zidanen taldearen aurrean. Deyverson, Cristiano Ronaldo (3) eta Morata izan dira golegileak.

  • Camarasa eta Danilo. Argazkia: Efe.

    Camarasa eta Danilo. Argazkia: Efe.

Cristiano Ronaldoren eta Morataren golek garaipena eman diote Real Madrili Mendizorrotzan, Alavesek partida ona egin duen arren.

Bi taldeak oraindik zelaian lekua hartzen zeudenean, arabarrek gola egin dute kontraerasoan: Theok jokaldia egin du eta bere erdiraketa Deyversonek errematatu du, baloia Navasen atean sartuz.

16. minutuan jokaldi polemikoa egon da. Epaileak penaltia adierazi du madrildarren alde, ustez Deyversonek baloia eskuarekin ukitu duelako Gareth Balek falta bat jaurti ostean.

Fernando Pachekok ez du asmatu Cristianok baloia nora jaurti behar zuen eta Real Madrilek banakoa egin du.

Portugaldarra izan da protagonista berriro zurien bigarren goleko jokaldian. Cristianok area kanpontik jaurti du, baloiak Zou Feddalen gorputzean jo du eta Pachecoren atean sartu da (1-2).

Atsedenaldiaren ostean, 78. minutuan, Sanchez Martinez epaileak bigarren penalti bat adierazi du Alavesen arean. Ronaldok jaurti du eta oraingoan Pachekok asmoa asmatu dio eta baloia aldaratzea lortu du.

Morata eta Cristiano

Norgehiagokaren amaieran, Moratak partida erabakita utzi du kontraeraso bat aprobetxatu eta hirugarren gola eginez (1-3).

Neurketa hautsi egin da eta Ronaldok markagailuko aldea handitu du, arabarren defentsaren hutsa aprobetxatuz (1-4).

 

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis, Feddal, R.García, Theo; Dani Torres (Santos, 83. min), Camarasa, Manu García (Krsticic, 61. min); Edgar (Katai, 66. min) eta Deyverson.

4 - Real Madril: Keylor Navas; Danilo, Pepe (Nacho, 24. min), Varane, Marcelo; Kroos, Kovacic, Isco; Bale (Lucas Vázquez, 87. min), Ronaldo eta Benzema (Morata, 66. min).

Golak: 1-0, 7. min: Deyverson. 1-1, 16. min: Ronaldo, penaltiz. 1-2, 32. min: Ronaldo. 1-3, 84. min: Morata. 1-4, 88. min: Ronaldo.

t="utf-8">