Itxi

Alaves

Proiektua

32.000 pertsonarentzako Mendizorrotza berria egingo du Alavesek

Agentziak | Erredakzioa

Klubak azaldu duenez, "zelai modernoa eta abangoardiakoa" izango da, "kirol hiriburuaren ikurra".

  • Mendizorrotza berriaren irudia. Argazkia: @alaves

    Mendizorrotza berriaren irudia. Argazkia: @alaves

Alavesek Mendizorrotza berria egiteko proiektua aurkeztu du. Zelai berriak 32.000 ikuslerentzako lekua izango luke.

Webgune ofizialean argitaratutako ohar baten bidez, klubak azpimarratu egin du estadio berria "zelai modernoa eta abangoardiakoa" izango dela, "kirol hiriburuaren ikurra, hiriari berari eta lurraldeari bultzada ekonomikoa emango diona".

Alavesek aditzera eman duenez, zelaia "Gasteizerako eta Arabarako proiektua da", "urteko 365 egunetan erabilgarri" egongo da, eta "ekitaldiak, kontzertuak eta bestelako ekintzak erakartzeko" balioko du.

Estadio berriak 32.000pertsonarentzako lekua izango du; aldaketa handia da hori, egungo zelaian 19.840 ikusle sartzen baitira.

 


t="utf-8">