Itxi

Alaves

Larunbata, 13:00etan

Valentziari irabazi eta bigarren garaipena jarraian nahi du Alavesek

Agentziak | Erredakzioa

Mauricio Pellegrinok ezin izango du Edgar Mendez erabili, lesionatuta jarraitzen duelako, eta Deyversonek ere ezin izango du jokatu, txartelengatik eta zigortuta dagoelako.

  • Femenía eta Almeida, Mestallan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Femenía eta Almeida, Mestallan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Alavesek bigarren garaipena jarraian nahi du, Coruñako Deportivori iragan jardunaldian irabazi ostean. Horretarako Valentziari gailendu beharko zaio larunbatean Mendizorrotzan. Hala ere, Valentziarrak boladan dira, Athletici eta Real Madrili irabazi ondoren.

Errege Kopako finala alde batera utzita, arabarrak bi garaipen jarraian lortzen saiatuko dira aurtengo denboraldian lehen aldiz, eta etxean bidea zuzendu nahi du, aurten bi partida bakarrik irabazi dituztelako Mendizorrotzan.

Mauricio Pellegrinok ezin izango du Edgar Mendez erabili, lesionatuta jarraitzen duelako, eta Deyversonek ere ezin izango du jokatu, txartelengatik eta zigortuta dagoelako.

Norgehiagoka zaila da Alavesentzat, Valentziak bide onari heldu diola ematen duelako, lehen itzuli negargarria egin ondoren. Orain, Vororen taldeak lau puntura dauka Pellegrinorena.

 

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Femenía, Laguardia, Feddal, Theo; Llorente, Manu García; Toquero, Camarasa, Ibai; eta Santos.

Valentzia: Alves, Cancelo, Garay, Mangala, Siqueira; Enzo Pérez, Carlos Soler, Gayá, Orellana, Munir eta Zaza.

Epailea: Melero López (Andaluziako batzordekoa).

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordua: 13:00etan.

13:00etan.