Itxi

Alaves

Aurkezpen ofiziala

Luis Zubeldía aurkeztu du Alavesek

eitb.eus

Babazorroen entrenatzaile berria goizean heldu da; talde gasteiztarreko bere lankide berriak ezagutu eta arratsaldean bere aurkezpena egin dute.

Deportivo Alavesek Luis Zubeldía entrenatzailearen aurkezpena egin du Mendizorrotzako futbol-zelaian, arratsaldean. Teknikari berria goizean heldu da eta talde gasteiztarreko bere lankide berriak ezagutu ditu.

Arratsaldeko ekitaldian Sergio Fernandez kirol-zuzendariarekin agertu da hedabideen aurrean.