Publizitatea
Itxi

2017/07/17

19:34

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Wakaso fitxatu du, hiru denboraldirako

eitb.eus

Ghanako jokalariak (internazionala da bere herrialdeko selekzioarekin) 26 urte ditu, eta Panathinaikosetik dator.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Wakaso Mubarakek Alavesekin sinatu du kontratua hurrengo hiru denboraldietarako. Ghanako jokalariak 26 urte ditu, eta Panathinaikosetik dator.

Alavesen fitxatu berri duen jokalaria erdilaria da, eta eskarmentu handia dauka Lehen Mailan. Elxen, Granadan, Las Palmasen, Espanyolen eta Vila-realen jokatu baitu.

Ghanako Ashanti Gold izan zen bere lehenengo taldea, eta 2008an heldu zen Espainiako Ligara, Elxeren eskutik. Errusian eta Eskozian ere jokatu du.

49 partida jokatu ditu bere herrialdeko selekzioarekin; tartean, 2014ko Munduko Txapelketan, Brasilen.

etan, Brasilen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena