Publizitatea
Itxi

2017/07/10

18:24

Alaves

Aurkezpena

Ruben Duarte: ‘Alavesek ilusioa berreskuratzeko aukera eman dit’

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, denboraldi honetan Rodrigo Ely jokalaria fitxatzeko asmoa duela esan du Alavesek, eta Gaizka Toquero taldean jarraitzeko aukera duela gaineratu du.

  • Ruben Duarte jokalariaren aurkezpena. Argazkia: Deportivo Alaves (Twitter)

    Ruben Duarte jokalariaren aurkezpena. Argazkia: Deportivo Alaves (Twitter)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Deportivo Alavesek Ruben Duarte jokalariaren aurkezpena egin du astelehen honetan. Espanyol taldean aritu zen aurreko denboraldian, baina ez zuen nahi adina minutu jokatzeko aukerarik izan. Gauzak horrela, “Alavesek ilusioa berreskuratzeko aukera” eman diola nabarmendu du Duartek.

Goizean hedabideen aurrean egindako ekitaldi batean Sergio Fernandez kirol-zuzendariarekin agertu da Duarte. Bertan, eskerrak eman dizkio talde gasteiztarrari, eta emandako aukeraz gain, hasieratik harengatik egindako apustua nabarmendu du.

“Sergio Fernandezekin bilera egin nuenean oso argi izan nuen. Talde historiko honen baloreak gustatu zitzaizkidan eta ez nuen erabakia bi aldiz pentsatu behar izan”, azaldu du jokalariak. Hala, defentsa erdian edota hegalean jokatzeko aukera izango du babazorroen taldean.

Halaber, denboraldi-aurrea prestatzen hasteko gaur egin duten lehen entrenamenduan taldekideekin “oso babestuta” egon dela nabarmendu du. Horrenbestez, “oso pozik” agertu da “Gasteizen hasitako etapa berriarekin”.

“Hartutako konpromisoa betetzen duen jokalari apala naiz. Gauza oso positiboak entzun ditut Alavesen jarraitzaileen eta hiriaren inguruan. Ahalegin handia egingo dut taldearekin”, azpimarratu du Duartek aurkezpen ekitaldian.

Ildo horretatik, talde gasteiztarren aurreko denboraldia “bikaina” izan zela ziurtatu du, eta “oso ondo sailkatuta” egoteaz gain “Kopako finalean munduko talde onenetako bati aurre” egin ziola gaineratu du kazetarien aurrean.

Alavesek ez dio ateak itxi Toquerori

Beste alde batetik, denboraldi honetan Rodrigo Ely jokalaria fitxatzeko asmoa duela esan du Alavesek, eta Gaizka Toquero taldean jarraitzeko aukera duela gaineratu du. Hala, Toquerok zer erabaki hartzen duen aztertu behar duela azaldu du talde gasteiztarrak.

Ruben Duarte jokalari berriaren aurkezpen ekitaldian, Rodrigo Ely defentsa fitxatzeko negoziazioetan daudela jakinarazi du Sergio Fernandez kirol-zuzendariak.

Alabaina, “beste talde bateko jokalaria” dela azpimarratu du Fernandezek, eta gasteiztarrek ezin dutela hura fitxatzeko ezer egin gaineratu du. Gauzak horrela, bere egungo talde italiarrarekin harremanak etetea erabaki dezan espero dute babazorroek.

Bestalde, “Alaves Gaizka Toqueroren etxea” dela ziurtatu du kirol-zuzendariak. Ildo horretatik, hurrengo denboraldian bertan jarraitzea espero dutela esan du Fernandezek, eta hala izan dadin proposamen bat egin diola aurreratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena