Itxi

Alaves

Lau urterako kontratua

Alavesek ofizial egin du Rodrigo Elyren fitxaketa

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak utzita jokatu du Gasteizen, eta lau urterako kontratua sinatu du orain.

  • Rodrigo Ely. Argazkia: @Alaves

    Rodrigo Ely. Argazkia: @Alaves

Alavesek Rodrigo Ely fitxatu duela iragarri du. Jokalariak lau urterako kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin. AC Milan taldetik dator, baina Gasteizen jokatzen aritu da, utzita.

Brasilen jaiotako jokalaria neguko merkatuan iritsi zen Gasteizera, Milanek utzita. Apurka-apurka, lekua egin du arabarren atzeko lerroan, eta erreferentzia izan da taldekideentzat.

Guztira, 10 partida jokatu ditu Santander Ligan, eta gol bat sartu du. Errege Kopako finala ere jokatu zuen, Bartzelonaren aurka.

elonaren aurka.