Alaves
Igandean, 18:30ean
Alaves eta Celta, lehen garaipenaren bila
Erredakzioa
Bi taldeek denboraldiko lehen puntuak bildu nahi dituzte igande honetan, 18:30ean, Balaidosen. Munir, Bojan eta Medran deialdian sartu dira.
-
Celta-Alaves. Argazkia: EFE
Alavesek igande honetan jokatuko du Celtaren aurka Balaidosen, 18:30ean. Bi taldeek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute, ez baitzuten punturik eskuratu lehen bi jardunaldietan.
Arabako taldean berritasunak egon dira fitxaketen merkatuko azken egunetan. Munir, Bojan eta Medran, dira azken fitxaketak eta hirurak deialdian sartu ditu Luis Zubeldia entrenatzaileak.
Celtaren aldetik Juan Carlos Unzue entrenatzaileak ez du pistarik eman erabiliko duen hamaikakoaren inguruan. Emre Morrek ez du hasieratik jokatuko, baina Pione Sistok, Maxi Gomezek eta Iago Aspasek osatuko dute Vigoko taldearen erasoko lerroa.
Ustezko hamaikakoak:
Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Cabral, Fontas, Jonny; Lobotka, Hernández, Wass; Iago Aspas, Pione Sisto eta Maxi Gomez.
Alaves: Pacheco; Vigaray, Ely, Alexis edo Maripan, Pedraza; Manu Garcia edo Medran, Tomás Pina edo Wakaso; Ibai, Romero edo Bojan, Burgui; eta Sobrino edo Munir.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Balaidos (18.30ean).
dos (18.30ean).