Publizitatea
X

Irratia zuzenean

LaLiga: Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du Levanteren aurka

Alaves

0-2

Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du Levanteri irabazita

Erredakzioa

2017/09/30

De Biasi entrenatzaileak zuzendutako lehen partidan, hiru puntuak eskuratu ditu Arabako taldeak, Levanteri 0-2 irabazita. Munir eta Medran izan dira golegileak.

  • Alavesek Levanteri lehen gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

    Alavesek Levanteri lehen gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

    Alavesek Levanteri lehen gola sartu dion unea. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu du Levanteri 0-2 irabazita Ciutat de Valencia zelaian. De Biasi entrenatzaile berriak Arabako taldea zuzendu duen lehen partidan, hiru puntuak eskuratu dituzte babazorroek. Partida biribila egin du Alavesek.

Bizi eta erasokor ekin dio Levantek partidari, baina Alaves sendo azaldu da defentsako lanean, eta, minutuak igaro ahala, abaguneak sortzen hasi da De Biasik zuzentzen duen taldea. Neurketako 20. minutuan, Munirren erremateari erantzun bikaina eman dio Raul Fernandez atezainak, gola eragotzita, eta, hiru minutu geroago, Munirrek langara bidali du baloia, Pedrazaren jokaldi on bat amaitzeko. Ekinean jarraitu du Alavesek, eta 33. minutuan lortu du saria; Pedrazak pasea eman dio Munirri, eta honek 0-1ekoa sartu du. Arabako taldeko aurrelariak ez du barkatu bere hirugarren abagunean. Golaren ostean, Levantek erasora jo du, baina ez du abagune argirik sortu Pachecok defendatutako atean.

Bigarren zatiaren hasieran, Levantek berdinketaren bila jo du, baina Valentziako taldeak ez du abagune argirik sortu. Etxeko taldea estrategiako jokaldien eta areatik kanpoko jaurtiketen bitartez saiatu da arriskua sortzen, baina ez dio arazo handirik sortu Pacheco atezainari. Alaves ere ez da gai izan abagune argirik sortzeko, baina sendo jarraitu du defentsako lanean. Bigarren zatiko abagune argiena 75. minutuan izan du Alavesek, baina Pedrazak kanpora bidali du errematea, Raul atezainaren aurrean. Abagune hori izan eta gero, 81. minutuan, De Biasik zuzentzen duen taldeak neurketa erabakita utzi du Medranek 2. gola sartuta. Duartek erdiraketa egin du hegaletik, eta Medranek buruz bidali du baloia sare barrura. Amaieran, Alavesen garaipena (0-2) eta denboraldiko lehen hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

0 - Levante: Raul, Pedro Lopez (Nano Mesa, 64. min), Postigo, Chema Rodriguez, Toño Garcia, Rober Pier (Boateng, 46. min), Campaña, Samuel (Luna, 14. min), Bardhi, Morales eta Alegria.

2 - Alaves: Pacheco, Alexis, Maripan, Ely, Duarte, Dani Torres, Manu Garcia, Ibai Gomez (Vigaray, 54. min), Pedraza, Medran (Santos, 88. min) eta Munir (Katai, 78. min).

Golak: 0-1, 32. min: Munir. 0-2, 81. min: Medran.

Epailea: Fernandez Borbalan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Alaves berriak

Iruzkinak

Publizitatea
  • Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
    Publizitatea

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • ar.
    • az.
    • og.
    • or.
    • lr.
    • ig.
    #-en_emision-# 18:00 - 20:00 ZESTA PUNTA | MARKINAKO FINALA: Goikoetxea-Ekhi VS Beaskoetxea-Irastorza

    EiTB Kirolak

    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

    Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • ar.
    • az.
    • og.
    • or.
    • lr.
    • ig.
    #-en_emision-# 18:00 - 20:00 ZESTA PUNTA | MARKINAKO FINALA: Goikoetxea-Ekhi VS Beaskoetxea-Irastorza
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena