Itxi

Alaves

LEsioa

Ruben Sobrino hiru aste izango da baja gihar hausturagatik

Agentziak | Erredakzioa

Horrenbestez, ezin izango du Gironaren aurka, eta lesionatuta jarraitzen duen Hector Hernadezen bajari batu behar zaio.

  • Ruben Sobrino, Leganesen aurkako partida. Argazkia: EFE

    Ruben Sobrino, Leganesen aurkako partida. Argazkia: EFE

Ruben Sobrino Alaveseko jokalariak hiru aste egon beharko du lesionatuta ezkerreko aduktorean duen haustura bategatik. Hala eman du jakitera talde arabarrak ohar baten bidez.

Astelehen goizean egin dizkioten osasun azterketek Sobrinoren lesioa baieztatu dute. Jokalariak Eibarren aurkako partida utzi behar izan zuen, minak jota.

Horrenbestez, ezin izango du Gironaren aurka, eta lesionatuta jarraitzen duen Hector Hernadezen bajari batu behar zaio.

Honako beste jokalari hauek ere ezin izango dute Montilivirako bidaia egin: txartelak pilatu dituzten Rodrigo Ely, Manu Garcia eta Christian Santosek eta taldekideekin batera entrenatzen hasi berria den Victor Laguardiak.

tor Laguardiak.