Itxi

Alaves

Bere ordezkariaren esanetan

Aleksandar Kataik Alaves utziko du urtarrilan

Erredakzioa

Serbiako jokalariak ez duela Arabako taldean jarraituko esan du futbolariaren ordezkaria den Bojan Ostojicek.

  • Aleksandar Katai. Argazkia: EFE

    Aleksandar Katai, Alcorconek aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Aleksandar Kataik Alaves utziko du 2018ko urtarrilan. Hala adierazi du astearte honetan jokalariaren ordezkaria den Bojan Ostojicek. Serbiako Novosti egunkarian baieztatu du berria Ostojicek.

"Kataik Alaves utziko du urtarrilan eta seguruena da Espainia uztea. Beste talde batera joango da utzita sei hilabeterako, Alavesek berriz erosteko aukera izango duelarik. Katai nahi duten taldeak daude Euopan eta Europatik kanpo", adierazi du futbolariaren ordezkariak. Hala ere, Ostojicek ez du baieztatu Katai zein taldera joango den.