Itxi

Alaves

Angolakoa

Alavesek Anderson Emanuel fitxatu du

Agentziak | eitb.eus

Halere, NK Ruden bukatuko du egungo denboraldia, talde kroaziarra Alavesen talde "elkartua" da.

  • Anderson. Argazkia: Alaves

    Anderson. Argazkia: Alaves

Deportivo Alaves taldeak ostegun honetan iragarri du Anderson Emanuel jokalari angolarra fitxatu duela Rapido de Bouzas talde galiziarretik, datozen lau denboraldietarako. Hala ere, Emanuelek NK Rude taldean bukatuko du egungo denboraldia. Talde kroaziarra Alavesen talde "elkartua" da.

'Deportivo Alavesek Anderson Emanuel Castelo Branco da Cruz jokalari gaztea fitxatu du. Angolarra da eta pasaporte portugaldarra dauka, eta utzita jokatuko du Kroaziako Lehen Mailako NK Rude talde elkartuan', dio talde gasteiztarrak kaleratutako oharrak.

Anderson Emanuel 1996ko apirilaren 9an jaio zen eta bi hegaletan eta aurrealdean jokatzeko gaitasuna dauka. Portugaleko Varzim Sport Club taldean hasi zen futbolean, eta Bigarren B mailako Rapido de Bouzas talde galiziarretik helduko da Gasteizera. Orain arte jokaturiko 15 partidetan bi gol sartu ditu jokalari angolarrak.

ari angolarrak.