Itxi

Alaves

Eguradiaren eraginez

Alaves Lezaman entrenatuko da asteartean eta asteazkenean

Erredakzioa

Arabako taldeak entrenamenduak burutzen dituen tokia aldatuko du ondorengo egunetan. Gasteizen eman diren elurteen eta euriteen eraginez, Athleticen instalazioetan egingo dute lan.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaves. Argazkia: EFE

Alavesek Lezaman egingo ditu entrenamenduak astearte eta asteazken honetan. Gasteizen eman diren euriteen eta elurteen ondorioz, Arabako taldeak entrenatzeko erabiltzen diuen zelaiak egoera txarrean geratu dira, eta Athleticen instalazioetan lan egingo dute.

Talde babazorroak Lezaman egingo dituen bi lan-saioak ateak itxita egingo ditu. Abelardok zuzentzen duen taldea asteartean hasiko da prestatzen Vila-realen aurka larunbatean (13:00etan) jokatuko duen partida.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves berriak