Itxi

Alaves

Kontratu berritzea

Abelardok Alaves entrenatzen jarraituko du

ETB | EITB.EUS

Abelardo Fernandez entrenatzaile asturiarrak urtebetez luzatu du talde babazorroarekin zeukan kontratua.

  • Abelardok Alavesen jarraituko du. Argazkia: EiTB

    Abelardok Alavesen jarraituko du. Argazkia: EiTB

ETBk jakitera eman duenez, Abelardo Fernandez arduratuko da datorren denboraldian ere Alaves entrenatzeaz, urtebeterako berritu baitu Gasteizko taldearekin zeukan kontratua.

Bi aldeen arteko adostasuna erabatekoa da, eta datozen egunetan klubak albistearen berri ofiziala ematea besterik ez da geratzen.

Asturiarra abenduan iritsi zen Gasteizera, taldeak sei puntu zituela eta jaitsiera postuetan zegoela. Ordutik 22 partidatan zuzendu du Alaves, eta nabarmentzeko moduko emaitzak lortu ditu: 11 garaipen, 2 berdinketa eta 9 porrot. Gaur egun, 13. postuan dago taldea, 41 punturekin. Bere eskutik, Alavesek Lehen Mailari eutsi dio Liga amaitu baino jardunaldi batzuk lehenago.