Itxi

Alaves

Kelme

Berdea eta zuria, Alavesen 2018-2019 denboraldirako elastikoetan

eitb.eus

Betiko marra bertikal urdinak eta zuriak mantendu ditu talde babazoroak lehenengo elastikoan.

  • Alavesen hiru elastikoak.

    Alavesen hiru elastikoak.

Alavesek 2018-2019 denboraldirako kamiseta berriak aurkeztu ditu. Kolore berdea eta zuria sartu ditu bigarren eta hirugarren elastikoetan, hurrenez hurren.

Egilea Kelmek izaten jarraitzen du.

Lehenengo kamisetan marra bertikal urdinak eta zuriak mantendu ditu.

Bigarren elastikoko beltza berdea da orain, eta hirugarrenean, zurigorriaren ordez, ikurrinaren koloreak ageri dira.

Betway apustu-etxeko publizitatea ikusgai izango da.

Lehenengo eta hirugarrenean, gainera, “El Glorioso nunca se rinde” leloa irakurgai izango da, eta bigarrenean, “Glorioso gu gara”.