Itxi

Alaves

Igandean, 16:15ean

Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du Espanyolen aurka

Erredakzioa

Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida hau igandean jokatuko da Mendizorrotzan, 16:15ean.

  • Dani Torres eta Sergio Garcia. Argazkia: EFE

    Dani Torres eta Sergio Garcia, iazko Espanyol-Alaves partidn. Argazkia: EFE

Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du Espanyolen aurka igande honetan, 16:15ean, Mendizorrotzan. Zaleen aurrean hiru puntuak lortuta iritsi nahi du Ligako geldialdira Arabako taldeak.

Talde babazorroaren entrenatzailea den Abelardo Fernandezek ez ditu jokatzeko prest izango min hartuta dauden Rodrigo Ely eta Tomas Pina, ezta fitxatu berria den Darko Brasanac. Hala ere, teknikari asturiarraren hamaikakoan berritasuna izan daiteke Jontahan Calleri aurrelaria.

Bestalde, Espanyol sasoiko iristen da Mendizorrotzara. Valentziaren aurka garaipena lortu baitzuten partida bikaina jokatuta. Rubi entrenatzaileak aurreko jardunaldian atera zuen hamaikakoa errepikatuko du. Gainera, jokalari guztiak jokatzeko prest ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Martin, Maripan, Laguardia, Adrian Marin edo Duarte; Ibai Gomez, Manu Garcia, Wakaso, Jony; Guidetti eta Sobrino.

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, David Lopez, Mario Hermoso, Didac; Marc Roca, Darder, Granero; Baptistao, Sergio Garcia eta Borja Iglesias.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 16.15ean.