Itxi

Alaves

LaLiga Santander

Rayo Vallecano-Alaves partida, non jokatuko den zain

Erredakzioa

Neurketa larunbat honetan 13:00etan jokatzeko dago iragarrita, baina Vallecas estadioak itxita jarraitzen du birmoldatze lanak direla eta. Informeen zain dago Madrileko kluba.

  • Vallecas estadioa. Argazkia: EFE

    Vallecas estadioa. Argazkia: EFE

Ligako bosgarren jardunaldiko Rayo Vallecano-Alaves partida larunbat honetarako, 13:00etan jokatzeko, dago iragarrita, baina Vallecas estadioak itxita jarraitzen du segurtasuna bermatzeko lanak direla eta. Ligak ez du ezer jakinarazi eta Rayo, Madrilgo Erkidegoaren informeen zain dago, asteburu honetako partida bertan jokatu daitekeen ala ez jakiteko.

Vallecas estadioa itxita dago abuztuaren 27tik. Egun horretan, estadioaren jabea den Madrilgo Erkidegoak erabaki zuen estadioa ixtea, ezin baitzen zaleen segurtasuna bermatu. Ondorioz, Rayok eta Athleticek jokatu beharreko 3. jardunaldiko partida bertan behera geratu zen, beste data baten jokatzeko zain.

Rayoren eta Alavesen arteko partida irailaren 22ko 13:00etarako dago iragarrita, baina oraindik Ligak ez du ezer esan norgehiagoka jokatuko den tokiari buruz.