Itxi

Alaves

Gaur, astelehenean, 21:00etan

Alavesek eta Athleticek helburu ezberdinekin egingo diote aurre derbiari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alavesen egonkortasuna etxean eta Athleticen puntu eta garaipen beharra, gaur aurrez aurre. Mendizorrotzak denboraldi honetan jasoko duen lehen euskal derbian.

  • Athletic-Alaves partidako artxiboko argazkia. EFE

    Athletic-Alaves partidako artxiboko argazkia. EFE

Zuri-urdinak 24 punturekin egingo diote aurre gaur norgehiagokari, hala ere, azken boladan garaipen garaipen bakarra eskuratu dute Ligako azken bost partidetan. Beraz, Europako postuetan mantentzea izango da euren asmoa.

Gainera, etxean jokatzeak dakarren abantaila alde dute babazorroek, Mendizorrotzako afizioa alde izango baitute. 8 hilabete daramatzate bertan galdu gabe, eta Ligan Atleticok eta Alavesek soilik ez dute denboraldian partida bakar bat ere galdu etxeko zelaian.

Abelardo Fernandezek baja izango ditu Rodrigo Ely brasildarra eta Darko Brasanac serbiarra. Badirudi, bestadlde, 4-4-2 sistema errekuperatuko duela.

Astelehen iluntze baten jokatu arren, badirudi derbiak arreta handia piztu duela afizioarengan eta zelai gasteiztarra bete daitekeela.

Athleticek, bere aldetik, Gaizka Garitano entrenatzaile berriak sustatutako aro berriari jarraipen ona emateko bidean hurbilduko da Mendizorrotzara. Birritan jokatu du Athleticek Alavesen aurka, eta orain arte, bietan izan da garaile.

Bestalde, Gaizka Garitanok daramatzan bi neurketetan erdietsitako bi garaipenak bata kopa eta beste ligan, Eduardo Berizzok hamabost partidetan lortutako garaipen zenbaki bera da, alegia, Athleticen historiako emaitzarik txarrena izan dena.

Errege Kopako norgehiagoka, ordea, tramite hutsa izan zela esan genezake joaneko lau goleko errenta baitzuten. Gironaren aurkako ligako partida, ordea, garaipen garrantzitsua izan zen penalti eztabaidatsu baten ostean.

Ondobidean, badirudi bolada txarrari adio esan eta Garitanoren aro berriarekin Athleticek burua altxatu eta aurrera egiteko jarrera barneratuta duela. 1-4-4-2 sistemaren bi hegaleko sakonekin eta baloiak areara Aritz Adurizek eta Raul Garziak errematatzeko.

Hala ere, egunotan probak egiten aritu omen da Iñaki Williams eta Raul Garzia gabe, eta Unai Lopezekin jokatuz. Iñigo Martinezek ere zigorra bete eta buelta izango da derbiko lehen hamaikakoan.

Hamaikako posibleak:

Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Ximo Navarro, Laguardia, Duarte; Ibai Gomez, Tomas Pina, Manu Garcia edo Wakaso, Jony; Borja Baston eta Calleri.

Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Williams, Dani Garcia, Beñat, Cordoba; Raul Garcia eta Aduriz.

Epailea: Mateu Lahoz

Zelaia: Mendizorroza.

Ordua: 21.00