Itxi

Alaves

Prentsaurrekoa

Abelardo: 'Alavesen jarraitzeko ahal izan duen guztia egin du klubak'

eitb.eus

Bere agurrean eskerrak eman nahi zion dizkie zaleei, jokalariei eta klubari.

Abelardoren prentsaurreko osoa

Abelardo Fernandezek agur esan dio gaur Deportivo Alavesi. Hitz onak izan ditu guztientzat, bai klubarentzat, bai langileentzat eta izan dituen jokalari guztientzat.

Hurrengo denboraldian burua ehuneko ehunean ez duela izango aitortu du eta horregatik Alavesentzat justuena ez jarraitzea zela onartu du ere.

Prentsa aretoan Alfonso Fernandez de Troconiz presidentearekin eta Sergio Fernandez kirol-zuzendariarekin izan da eta bere agurrean jokalari batzuk izan dira ere, hots, Manu Garcia, Martin Agirregabiria eta Jony,.

Abelardoren esaldiak:

'Eskerrak eman nahi dizkiet denei'

'Etapa zoragarria izan da. Eskerik asko Alavesi, erakutsi duten konfiantzagatik'

'Alaveseko zaleei bereziki eskertu nahi diet euren babesa, klubaren motorra dira, beti ondoan'

'Jokalariak beti elkarrekin egon dira, norabide berdinean arraunean '

'Klubeko langileak ere asko lagundu didazue eta asko erakutsi ere'

'Asko pentsatutako erabaki izan da'

'Alavesen jarraitzeko klubak ahaleginak egin ditu. Nik badakit datorren urtean ez nintzela nire ehuneko ehunean egongo'

'Futbola ikustera bueltatuko naiz Mendira'