Itxi

Alaves

Ofiziala

Aleix Vidal Gasteizen utzita jokatzea adostu dute Alavesek eta Sevillak

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak 287 partida jokatu ditu orain arte, eta 37 gol sartu ditu.

  • Aleix Vidal

    Aleix Vidal. Argazkia: @Alaves.

Aleix Vidalek urtebete jokatuko du Alavesen, Sevillak utzita "osasun azterketaren emaitzek" kontrakorik gomendatzen ez badute.

Jokalaria talde gasteiztarraren eskuineko hegala indartzera dator.

Vidalek 29 urte dauzka eta esperientzia zabala du Espainiako futbolean: Bartzelonan, Real Madrilen, Reusen eta Espanyolen aritu da, Mallorcaren bigarren taldean eta Almerian ere.

Guztira, 37 gol egin ditu jokatutako 287 partidetan.