Itxi

2019/12/07

18:04

Alaves

16. jardunaldia

Alavesek porrot handia hartu du Granadan (3-0)

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek bederatzi jokalarirekin amaitu dute partida, Wakasoren eta Laguardiaren kaleratzeen ondorioz. Tomas Pina, gainera, lesionatu egin da.

  • Ximo Navarro eta Roberto Soldado, partidako jokaldi batean

    Ximo Navarro eta Roberto Soldado, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek bigarren partida jarraian galdu du Granadan 3 eta 0eko porrota hartuta, Santander Ligako 16. jardunaldian.

Alavesek ondo hasi du partida eta gola egiteko aukerak sortu ditu. Lehen zati honetan bi jokalari lesionatu dira, Tomas Pina Alavesekoa, eta Joaquin Marin “Quini” Granadakoa. Biek min hartu dute belaunean eta zelaitik atera behar izan dute.

Granadak hobera egin du minutuek aurrera egin ahala, baina hobekuntza hori ez da markagailuan islatu. Alavesek, berriz, bere aukerak alferrik galdu ditu.

Atsedenaldiaren ostean, gauzak goiti behera aldatu dira. Granada bizi-bizi atera da eta berehala egin du 1 eta 0ekoa, Carlos Fernandezen bidez.

Alavesi erreakzionatzeko denborarik eman gabe, andaluziarrek 2 eta 0ekoa egin dute. Soldadok egin du, penaltiz, epaileak Manu Garciak egindako penaltia adierazi ostean. Alaveseko kapitainak eskuarekin ukitu du baloia area barruan.

Partida aldapan behera jarri zaio Granadari 67. minutuan Wakaso kanpora bota dutenean, bigarren txartel horia ikusita.

Alavesek  ez du  batere ondo jokatu bigarren zatian eta Garitanoren gizonek ez dute arriskurik sortu. Horrela, Granadak dena alde izan du eta hirugarren gola ere egin du, Yangel Herreraren bitartez.

Luzapenean, epaileak txartel gorria atera dio, zuzenean, Victor Laguardiari.  

Fitxa teknikoa

3 - Granada: Rui Silva; Víctor Díaz, Domingos Duarte, Martínez, Quini (Carlos Neva, 36. min); Gonalons, Yangel Herrera, Antonio Puertas, Vadillo (Machís, 81. min); Carlos Fernández eta Soldado (Yan Eteki, 71. min).

0 - Alaves: Pachecho; Ximo Navarro, Ely, Laguardia, Adrián Marín; Tomás Pina (Wakaso, 36. min), Manu García, Aleix Vidal, Luis Rioja (Burke, 59. min); Lucas Pérez (Pere Pons, 69. min) eta Joselu.

Golak: 1-0, 47. min: Carlos Fernández. 2-0, 58. min: Soldado, penaltiz. 3-0, 77. min: Yangel Herrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;