Itxi

Alaves

Fitxaketak

Mubarak Wakaso Txinako Jiangsu Suning taldera saldu du Alavesek

Agentziak | Erredakzioa

2017an iritsi zen Gasteizera Granada taldetik. Guztira, 70 partida jokatu ditu eta gol bat egin du.

  • Wakaso, Mallorcarek aurkako partida batean

    Wakaso, Mallorcarek aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Alaves eta Jiangsu Suning taldea ados jarri dira Mubarak Wakaso jokalaria Txinako Ligara joateko.

Horrela, Ghanako jokalariak amaitutzat eman du talde gasteiztarrean egindako ibilbidea. Guztira, bi denboraldi luze egin ditu Araban. Orain osasun azterketa egitearen zain dago bere talde berriarekin kontratua sinatzeko.

Wakaso 2017an iritsi zen Gasteizera Granatik. 70 partida jokatu ditu arabarrekin, gol bat sartu du eta hiru asistentzia eman ditu.

Alavesek prentsa oharra atera du Mubaraki "erakutsitako profesionaltasuna eta emandako guztia" eskertzeko. Horrez gain "zorterik onena" opa diote bere talde berrian.