Itxi

Alaves

Ofiziala

Deyverson aurrelaria Alavesera itzuliko da, utzita

Agentziak | Erredakzioa

2016-2017an Deyversonek 37 partida jokatu zituen Alavesekin , horietako 32 hasieratik.

  • Alavesek Deyversonen itzulera iragartzeko ateratako irudia

    Alavesek Deyversonen itzulera iragartzeko ateratako irudia. Iturria: @Alaves.

Deyverson Brum Silva Acosta jokalaria Alavesera itzuliko da Brasilgo Palmeirasen eta talde gasteiztarraren akordioaren ondorioz. Aurrelariak utzita jokatuko du Gasteizen, denboraldi baten.

29 urteko goleatzaileak 2016-2017 denboraldian ere Alavesen jokatu zuen. Orduan taldeak Errege Kopako finala jokatu zuen. Deyverson Grêmio Mangaratibense taldearen harrobian hazitako jokalaria da.

Alavesen jokatu ostean. Deyversonek Palmeirasekin sinatu zuen bukatu berri den denboraldira arte, eta Getafen aritu da utzita.

Alavesen eman zuen lehenengo garaian, Deyersonek 37 partida jokatu zituen, horietariko 32 hasieratik.

Guztira, 7 gol egin zituen.